Espezializazio-arloak

Zuzenbidearen inolako arlorik ez zaigu arrotza egiten; baina, gure espezialitatea zuzenbide pribatuaren eremu zabala da, batez ere ondorengo lan-arloak, bai alderdi judizialaren ikuspegitik (epaiketak) eta bai judizioz kanpoko ikuspegitik:

Jabetza horizontala / Etxepekoen komunitatea

Igogailu-instalazioa eta oztopo arkitektonikoak, jarrera gogaikarriak eta zaratak ezabatzea, higiezinak Jabetza Horizontalera egokitze eta estatutuen klausulak eta barne-araudiko arauak idaztea, zorren erreklamazioa, komunitatearen dokumentazioa, komunitateari edo partikularrei aholkularitza emateko Batzarretara joatea, finken administratzaileentzako aholkularitza, etab.

Familia-zuzenbidea

Ezkontza, ezkontza desegitea (banantzea eta dibortzioa, elkarrekin adostuta eta adostasunik gabekoa), izatezko bikoteak eta deuseztapena, gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak, ezkontza-itunak eta ezkontzaren araubide ekonomikoa, Irabazpidezko Ondasunen Sozietatea likidatzea eta ezkontzen beste araubide batzuk.
Ezgaitzea, tutoretzak, adin gabeen eta ezgaituen kuradoretzak eta zaintzak; eta, oro har, bizitzan zehar pertsona bati eragin dizkioten gai guztiak.

Jaraunspen-eskubidea

Testamentuak, jaraunspenak, jaraunsle-deklarazioak eta jaraunspen-banaketak.

Kontratu pribatuak eta merkataritzakoak

Errentamenduak, dohaintzak, salerosketak, hipotekak, kontratua ez betetzeagatik zenbatekoaren erreklamazioak, ez-ordainketak, etab.

Aseguruak

Istripu, ezintasun eta abusuzko klausulengatiko erreklamazioak.

Bankuak

Aldez aurretik informazio argia eman Gabe, produktu konplexuak eta/edo arrisku handikoak kontratatzeagatik erreklamazioak egitea ( Eroskiren mendeko ekarpen finantzarioak, lehentasunezkoak, mendeko bonuak, etab.).

Kalte-galeren erreklamazioa

Kontratua edo kontratuz kanpokoa ez betetzeagatik.

Likidazioak

Jabekidetasunen eta merkataritza-sozietateen likidazioak.

Gatazkak konpontzeko eta auzibidea saihesteko negoziazioa

Zuzenbidearen jardunaren oinarrian negoziazioa dago. Gure lanean aldeen arteko gatazkak konpontzeko adostasunak bilatzen ditugu eta, horrela, adostasun egoki batekin auzibidea saihestu edo auzibideari amaiera eman nahi izaten diogu.
Arazoak konpontzeko bide horretatik segurtasun osoz abiatzeko, behar beste esperientzia, trebetasunak eta ezaguerak dauzkagu. Negoziazioak auzibidea baino gogokoago diren konponbide ezberdinak aurkitzeko aukera ematen digu, eta baita azkeneko emaitza kontrolatzeko abagunea ere.

Gatazkak saihesteko eta prebenitzeko aholkularitza

Gatazkak saihesteko ez ezik, prebenitzeko ere bagaude. Kontratu bat egin, testamentu bat egin edo ezkontzaren ondasun-eraentza aukeratu baino lehen, egon daitezken aukerak eta horietariko bakoitzaren norainokoa jakiteko kontsulta bat egiten baduzu, gatazkak ekidin daitezke.
Halaber, kontratu argiak eta ongi idatziak prestatzen badira, hau da, harreman baten alderdi guztiak arautzen dituzten kontratuek eta betetzeko idatzitako kontratuek gerora sor litezkeen arazoak ekidingo dituzte.

Administrazio Zuzenbidearen esparruan

Jarduera-lizentziak, obrak, administrazio-errekurtsoak, aurri-espedienteak, zehapen-espedienteak, hirigintzako desjabetzeak, administrazioaren erantzukizunagatiko erreklamazioak.
Esaten genuen bezala, Zuzenbidearen ezein arlo ez zaigu ezezaguna egiten; hortaz, arazoren bat edo gai juridikoren bat izanez gero, bulegoarekin harremanetan jar zaitezke, eta horrek defentsa bere gain hartu ezin badu, zuzenean profesional egienarengana bideratuko zaitu.